Fiturrera, Ignaziotar Bidea aurkeztera
2026/01/16
Azokako egitarauaren barruan, urtarrilaren 22an, Ignaziotar Bidearen berrikuntzak aurkeztuko ditu Ignaziotar Bideko Udalerrien Elkarteak, eta elkarte horretako kidea da Azpeitia; hain zuzen, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea da lehendakariordea.
Azokan Ignaziotar Bidea: bide bakarra, 10 helmuga leloa ezagutaraziko dute, eta Ignaziotar Bideari buruzko informazio eta baliabide guztiak biltzen dituen webgune berria ere aurkeztuko dute.
Ignaziotar Bideko Udalerrien Elkarteak Fiturrek eskaintzen duen ikusgarritasuna baliatuko du Ignaziotar Bidea nazioarteko turismo eragileei ezagutarazteko eta harreman instituzionalak sendotzeko. Ignaziotar Bidea Loiola eta Manresa lotzen dituen ibilbide historikoa da, eta 650 kilometro hartzen ditu, 1522an Loiolako Ignaziok egindako bidean oinarritua.
Fiturren bertan, aitortza bat ere jasoko du Urola Erdiak; izan ere, Helmuga Turistiko Adimendunaren Diagnostiko Txostena eskuratu du
Fiturren bertan, aitortza bat ere jasoko du Urola Erdiak; izan ere, Helmuga Turistiko Adimendunaren Diagnostiko Txostena eskuratu du. Jasangarritasunean, berrikuntzan, irisgarritasunean, gobernantzan eta teknologian oinarritutako turismo-eredu baten aldeko konpromisoa erakusten du aitortza horrek.
