Gaur arratsaldean irekiko dituzte Izarraizko Ateko ur txorroak
2026/06/12Gaur, lehendik dauden txorroak jarriko dituzte martxan. Berrien obrak oraindik amaitu gabe daude, baina bi aste barru haiek ere irekita izatea aurreikusten da.
Ekainaren 1ean ireki zuten kanpoko igerilekua, eta gaurtik aurrera, urarekin jolasteko beste aukera bat ere izango dute herritarrek. Arratsaldean zabalduko dituzte Izarraizko Ateko ur txorroak.
Lehendik dagoen eremuko txorroak zabalduko dituzte gaur. Bien bitartean, aurreikusi bezala doaz aurrera ur eremu berriko obrak. Aurrez dauden txorroen ondoan, 16 metroko diametroko espazio berri bat egiten ari da udala.
Txorroak, ur arkuak eta bestelako elementu dinamikoak izango ditu eremuak, dozena bat inguru, erabiltzaileek urarekin hainbat modutan jolasteko aukera izan dezaten. Inbertsio honekin, udako aisialdirako gune are erakargarriago bat izango du Azpeitiak.
