- Azpiegiturak
Gaur sinatu dute Sierben komentuaren salerosketa
2025/09/05
“Oso pozik gaude, herriaren erdigunean dagoen eraikin bat eta eremu handi bat eskuratu dituelako udalak, herritarren onurarako erabiltzeko asmoz”, esan du Alkortak. Komentuak 3.254 m2 ditu eraikita, eta komentua eta inguruko berdegunea kontuan hartuta, 9.735 m2 hartzen ditu eremuak (1.444 m2 komentuak eta 8.291 m2 berdeguneak). Azpeitia Berritzenen bidez egin du erosketa udalak, eta bi milioi euro ordainduko ditu.
Azpeitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, eremu horrek ekipamendu erabilera izan behar du; hau da, osasun, gizarte, kultur, administrazio eta beste hainbat motatako ekipamenduak jar daitezke bertan. “Uste dugu eremu horretan herri proiektu interesgarri bat garatzeko aukera izango dugula. Hasita gaude lehen harremanak izaten, eta ea laster xehetasun gehiago emateko moduan garen”, gehitu du alkateak.
Hona hemen udalak eskuratutako eremuaren irudi batzuk biltzen dituen bideoa:
