Goi mailako pilota partidez gozatzeko aukera
2026/01/13Sansebastianen atarian, ostiralean (urtarrilak 16), pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako 10. jardunaldia hartuko du Izarraitz pilotalekuak.
Partida nagusian Altuna III.a-Ezkurdia bikotea arituko da Zabala-Martija bikotearen aurka.
Horren aurretik, bi herritar ariko dira nor baino nor: Egiguren V.a eta Alberdi II.a. Aldabe izango du lagun Egigurenek eta Erostarbe Alberdik. 21:45ean hasiko da jaialdia.
Sarrerak salgai daude helbide honetan.
