Greba orokorra dela eta, udal eraikinak itxita egongo dira asteartean
2026/03/13Martxoaren 17rako (asteartea) deituta dagoen greba orokorrarekin bat egin du Azpeitiko Udalak. Hori dela eta, itxita egongo dira udaletxea eta gainerako udal eraikin eta zerbitzuak: igerilekua, kiroldegia, liburutegia, euskaltegia, ludotekak, Gaztelekua, Emakumeen Txokoa...
Udalak grebarekin bat egin duen arren, greba eskubidea titulartasun indibidualeko eskubidea da, eta langile bakoitzak erabaki ahal izango du grebarekin bat egiten duen edo ez.
