Hasi dira saninazioak!
2026/07/30Plaza beteta zegoen. Eta aurten, udaletxeko balkoia ere bai. Izan ere, herriko festa batzordeetako ordezkariek bota dute txupinazoa.
Eguerdirako minutu gutxi falta zirenean atera dira balkoira festa batzordeetako ordezkariak. Guztien izenean, Errebaleko eta Haujijikaiko kideek irakurri dute mezua, eta Landeta, Damaso eta Aratz Errekakoek piztu dute suziria. Ondoren, Nagore Alkorta alkateak hartu du hitza, eta eskerrak eman dizkie festa batzordeei, urtez urte egiten duten lanagatik.
Txupinazoa bota ostean, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek eta erraldoi eta buruhandiek kalejira egin dute, eta giro ederra jarri du Skapaie elektrotxarangak ere.
Behin txupinazoa botata, igandera arte festak ez dut etenik izango.
