Machine translation

Helduentzako ikastaroak, Damaso Azkueko lokalean eta Basazabalen

2023/10/03

Urritik aurrera, udalaren laguntzarekin, helduentzako hainbat ikastaro eta tailer jarriko dira martxan. Udalak Damaso Azkue auzoan duen lokalean hiru ikastaro izango dira: marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, eta, azkenik, joskintza eta telarren tailerra. Basazabal formazio zentroan, berriz, bi ikastaro izango dira: barreterapia eta ongizate emozionala. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek, izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, saioak gidatuko dituzten pertsonekin jarri beharko dute harremanetan.

• Marian Alberdik eskainiko du marrazki artistiko eta margolan tailerra. Saioak astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Alberdiren ikastaroan parte hartu nahi dutenek 663 589 985 telefono zenbakira deitu beharko dute.

• Puntu ikastaroa Mari Angeles Ibaietak zuzenduko du, eta saioetan parte hartzen dutenek, besteak beste, gurutze puntua, puntua eta makinako bordatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15:15etik 17:15era eta 17:15etik 19:15era. Ibaietarekin harremanetan jartzeko, 657 799 460 telefonora deitu behar da.

• Lucia Sanchezek bestelako eskulanen tailerrak eskainiko ditu. Joskintza tailerrean, teknika ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek, eta saioak ostiraletan izango dira, 10:00etatik 19:00etara. Ikasturte honetan telarren tailerra ere eskainiko du Sanchezek, astearte arratsaldeetan. Harekin harremanetan jartzeko, 608 574658 telefono zenbakira deitu behar da.

• Manex Beristainek emango du barreterapia tailerra, Basazabalen.Hilean behin izango da, arratsaldez, taldeak erabakitako egunean (astearte edo ostegunetan). Beristainekin harremanetan jartzeko, 635 753985 telefonora deitu behar da.

• Saioa Garmendiak ongizate emozionaleko tailerrak gidatuko ditu hamabostean behin, ostegunetan, 18:15etik aurrera. Garmendiarekin harremanetan jartzeko, 655 701203 telefonora deitu behar da.