- Hezkuntza
Hemen da Sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategia
2025/09/18
Kultur sormen praktikekin, herriko gazteengana iritsi nahi du eskaintzak, ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Zentzumenen gozagarri izateaz gain, kulturak baditu beste hainbat balio eta medio. Badu zentzu kritikoa lantzeko gaitasuna, eztabaidagaiak beste modu batean lantzeko giltza, gizarteko problematiketara gerturatzeko ahalmena.
Bada, kultur edukiak eta eskualdeko sortzaileak herriko gaztetxoekin harremanetan jarriko dira, batera esperientzia aberasgarri anitzak sortzeko. Sorginorratzak proiektua beren beregi sortu da, sormen eskaintza hori guztia modu antolatuan Lehen Hezkuntzako ikasleei eskuragarri jartzeko.
Izen ematea irailaren 17tik 28ra da, eta plazak mugatuak izango dira. Izen-emate orria ondorengo estekan dago eskuragarri.
Tailerren inguruko informazio guztia eskuorrian aurkituko duzu.
