Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Kultura

Herriko altxorrak ezagutzeko aukera

2025/08/12
Kanpotik datorrenarentzat ezagutzeko moduko hainbat txoko ditu Azpeitiak, baina herritarrentzat beraientzat ere interesgarriak izaten dira bisita gidatuak, egunero hor dauden hainbat tokik gordetzen duten historia ezagutzeko aukera ematen dutelako.
Herriko altxorrak ezagutzeko aukera

Hori dela eta, Urola Turismoak antolatuta, hainbat bisita gidatu izango dira datozen egunetan.

Euskaraz:

Abuztuak 13, 22 eta 25: Loiola: basilika eta San Inazioren jaiotetxea (sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro).
• Abuztuak 23: Loiola gehiago: natur ibilbidea
• Abuztuak 31: Azpeitiko Alde Zaharra

Gazteleraz:

Abuztuak 14, 21 eta 28: Loiola: basilika eta San Inazioren jaiotetxea (sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro)
• Abuztuak 24: Loiola gehiago: natur ibilbidea
• Abuztuak 31: Azpeitiko Alde Zaharra

Taldeak osatzeko gutxienez lau pertsona behar dira. Kontsultatu hemen ordutegiak eta geratzeko topalekuak. Azpeitian ez ezik, Urola Erdiko gainerako herrietan ere antolatuko ditu bisita gidatuak Urola Turismoak.