Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Hirigintzako eta liburutegiko administraria kontratatuko ditu udalak aldi baterako

2025/11/03
Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek. Interesa dutenek azaroaren 4rako eman behar dute izena, Lanbideren bidez.
Hirigintzako eta liburutegiko administraria kontratatuko ditu udalak aldi baterako

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak baliatuz egingo ditu kontratazioak udalak. Lanaldi osokoak izango dira bi postuak.

Hirigintzako administrari posturako hautagaiek ezinbestean bete beharko dituzte baldintza hauek: euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea; langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea; Urola Erdian erroldatuta egotea; batxilergoa edo baliokidea izatea; informatika ezagutzak izatea. Kontuan hartuko da antzeko lanetan esperientzia izatea. 2.491 euroko soldata gordina dagokio postuari.

Liburutegiko administrari lanposturako hautagaiek, berriz, baldintza hauek bete beharko dituzte: euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea; langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea; Urola Erdian erroldatuta egotea; batxilergoa edo baliokidea izatea; informatika ezagutzak izatea. Kontuan hartuko da antzeko lanetan esperientzia izatea, bibliotekonomian ikasketak izatea eta Excell programa ezagutzea. 2.491 euroko soldata gordina dagokio postuari.