- Haur eta gazteak
Hirurehun haur eta nerabe inguruk parte hartuko dute Gabonetako ekintza berezietan
2025/12/22Gaur dute lehen eguna, eta bihar ibilaldia egingo dute adin tarte guztietako taldeek: Tximiparkera joango dira HH5-LH2koak; Bizkaia Parkera LH3-LH6koak; eta Txuri Urdin izotz jauregira nerabeak. Ostiralean izango dute azken eguna.
Ohi bezala, partaidetza zabala izango dute udal Gazteria Sailak antolatutako Gabonetako ekintzek, hirurehun gaztetxo inguruk eman baitute izena.
