Machine translation

Hobekuntza lanak, kirol azpiegituretan

2026/07/24
Astelehenean hasiko dituzte padel pistetako lurra aldatzeko lanak; abuztu bukaeran, goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatuko dute.
Hobekuntza lanak, kirol azpiegituretan

Datozen asteotan, zenbait hobekuntza egingo ditu udalak kirol azpiegituretan. Datorren astelehenean, uztailak 27, padeleko pisten lurra aldatzen hasiko dira. Bi pista daude Azpeitian, eta bietako lurrak berrituko dituzte. Ondorioz, datorren astean ez dira erabilgarri egongo padeleko pistak.

Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak ere esleituta ditu udalak. Abuztuan hasiko dira orain dagoen belarra kentzen, eta gaztetxoen futbol denboraldia hasterako zelai berria prest egotea aurreikusten da.

Aurten, uztailaren 30etik abuztuaren 9ra arte bakarrik egongo da itxita kiroldegia. Gainerako egunetan, erabilgarri egongo dira eremu horretako kirol azpiegiturak, udako ordutegian.

Igerilekuan, urteroko lanak

Bestalde, urtero bezala, abuztuko lehen egunetan sei kaleko igerilekuan eta igerileku txikian ohiko mantentze lanak egingo dituzte. Hala, abuztuaren 2tik 16ra (biak barne), bi igerileku horiek itxita egongo dira. Hala ere, gimnasioa eta sauna erabilgarri egongo dira (uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izan ezik, saninazioengatik itxita egongo baita eraikina).

Mantentze lanek irauten duten bitartean, uztailaren 30etik abuztuaren 9ra, erabiltzaileek Azkoitiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute.

Kanpoko igerilekua, berriz, irailaren 28ra arte egongo da zabalik, egunero 11:00etatik 20:00etara.