Machine translation

Iazko sorkuntza bekei esker sortutako lanak aurkeztuko dituzte ostiralean

2026/03/09
Iaz beka jaso zuten zazpi sortzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte martxoaren 13an, 18:00etan, Betharram erakusketa aretoan. Aurkezpena eginda, lanak erakusgai izango dira martxoaren 22ra bitartean.
Iazko sorkuntza bekei esker sortutako lanak aurkeztuko dituzte ostiralean

Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kultur kooperatibak iaz banatu zituen sorkuntza beken emaitzak plazaratuko dituzte ostiralean. Zazpi sortzailek jaso zuten beka 2025ean, eta ordutik beraien proiektuak garatzeko aukera izan dute Dinamoa sormen gunean.

Orain, lan horien emaitzak jendaurrean aurkezteko aukera izango dute, martxoaren 13an, 18:00etan, Betharram erakusketa aretoan. Ondoren, martxoaren 22ra bitartean, edonorentzako erakusgai egongo dira lanak. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik aretoa, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Iaz bi laguntza mota eskaini zitzaizkien sortzaileei: alde batetik, kultur sorkuntzaren modalitatekoa; eta bestetik, kultur sorkuntzako egonaldien modalitatekoa. Lehenengo bekan, bost sortzailek jaso zuten beka: Martzel Do Nascimiento Goiria, Sara Agiriano Umerez, Irene Balzategi Arkauz, Irune Aramendi Alberdi eta Arriet Aldalur Lizaso. Beren egitasmoekin sorkuntza egonaldirako beka jaso zuten sortzaileak, berriz, bi izan ziren: Irene Zarrabeitia Mendez eta Xabi Jabato Lopez Jimeno.

Horiek, besteak beste, pintura, arte eszeniko, bideojoko, eskultura, arkitektura edota marrazketa digitala landu dituzte.

2025eko sorkuntza beken eta sortzaileen proiektuen inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzu