Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Idazkaritzarako administraria eta Basazabalerako peoia  kontratatuko ditu udalak aldi baterako

2025/10/09
Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek. Interesa dutenek urriaren 12rako eman behar dute izena, Lanbideren bidez.
Idazkaritzarako administraria eta Basazabalerako peoia  kontratatuko ditu udalak aldi baterako

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak baliatuz egingo ditu kontratazioak udalak. Lanaldi osokoak izango dira bi postuak.

Idazkaritzako administrari posturako hautagaiek ezinbestean bete beharko dituzte baldintza hauek: batxilergoa edo baliokidea amaituta izatea eta euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea. Kontuan hartuko dira berehala lanean hasteko prest egotea eta esperientzia edukitzea. 2.491 euroko soldata gordina dagokio postuari.

Basazabalerako peoi lanposturako hautagaiek, berriz, baldintza hauek bete beharko dituzte: eskola ziurtagiria izatea eta 1. hizkuntza eskakizuna izatea. Kontuan hartuko dira berehala lanean hasteko prest egotea eta esperientzia edukitzea. 2.017 euroko soldata gordina dagokio postuari.