Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Azpiegiturak

Igerileku aurreko estalkia handitzeko lanei  astelehenean ekingo die udalak

2026/01/09
Euri egunetan ere haurrek kanpoan jolasteko aukera izan dezaten, aterabide aproposa dira estalitako parkeak. Azpeitian, igerileku aurrean dago horietako bat, eta erabilera handia du. Haurrek jolaserako espazio handiagoa izan dezaten, estalkia handitu egingo du udalak. Gutxi gorabehera, bikoiztu egingo da oraingo eremua.
Igerileku aurreko estalkia handitzeko lanei  astelehenean ekingo die udalak

Astelehenean hasiko dituzte lanak. Obra gauzatu ahal izateko, hesitu egingo dute estalki berriak hartuko duen eremua, eta autobus geltokitik igerilekura bitarteko espaloia eta aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo. Ondorioz, oinezkoek ibai aldeko espaloia erabili beharko dute. Momentuz, autobusetan ez dute inolako eraginik izango lanek.

Ondoren, espaloi eta markesina berriak

Obra handiago baten parte izango da estalkia handitzea, lehen fasea. Aurreikuspenen arabera, martxoaren erdialderako amaituta egongo da. Behin estalkia jarritakoan, autobus geltokitik igerilekura arteko espaloia berritu egingo du udalak. 

Horren ondoren, Sanjuandegiko autobus geltokietako markesinak aldatuko ditu, eta Julian Elortzako eta Trenbidearen Museoko geltokietan dauden bezalakoak jarri.

Obra guztiak 330.000 euroko aurrekontua du.