Ikasleak, eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenean
2026/05/12
Azkoitiko Elkargunean izan da ekitaldia, eta han izan dira Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga zinegotzia. “Proiektu honek eskualdeko errealitate soziekonomikoa ezagutzeko aukera ematen du; hau da, gertutik ikusi dituzue bertako errealitatea, eragileak eta aukerak, eta seguru, zuen etorkizunari begira, gauza batzuk argitzen lagundu dizuela”, esan die Alkortak ikasleei. Horrez gain, eskerrak eman dizkie Iraurgi Berritzeni, ikastetxeei, irakasleei eta proiektuan parte hartu duten eragile guztiei.
Hain zuzen, Iraurgi Berritzen garapen agentziako Hezkuntza Sailak sustatzen du Elkarrekin Eraikitzen proiektua. Aurten, bailarako bost ikastetxeek, hamar irakaslek, 250 ikasle inguruk eta hainbat sektoretako (industria, osasuna, enplegua, ekintzailetza, turismoa, lehen sektorea, gizarte zerbitzuak…) 31 eragile inguruk hartu dute parte.
