Informatikako arduraduna kontratatuko du Azpeitiko Udalak
2026/03/03Interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena. Epea irekita dago.
Azpeitiko Udalak informatikako arduraduna kontratatzeko deialdia jarri du martxan. Ezinbesteko baldintza hauek egiaztatu beharko dituzte hautagaiek:
- Informatikako gradua
- Euskararen 4. hizkuntza eskakizuna (maila hori duen hautagai egokirik ez badadago, 3. HE duten hautagaiak ere aukeratu ahal izango dira)
Horrez gain, kontuan hartuko da IZFEren aplikazioen kudeaketan eta bestelako informatika-lanetan esperientzia izatea.
Honako zeregin hauek dagozkio lanpostuari:
- Udaleko komunikazio sareez arduratzea
- Teknologia berrien sustapena bultzatzea
- Informatika ekipoez arduratzea
- Azpiegitura informatikoa eta telefonikoa kudeatzea
- Segurtasun informatikoa kudeatzea
- Datu pertsonalen babesean laguntza
- Udalean ezarrita dauden software-ak aztertu eta eguneratzea
- Eguneroko lana hobetzeko irtenbide berriak martxan jartzea
- Udaleko bestelako langileei informatika arloko laguntza eskaini edota beharrezkoak diren ikastaroak ematea.
