Machine translation

Kanpoko igerilekuko berdegune berria, gaurtik aurrera erabilgarri

2026/07/10
Gaurtik aurrera, kanpoko igerilekuaz gozatzeko espazio zabalagoa izango dute erabiltzaileek; izan ere, amaitu dituzte berdegunea handitzeko lanak, eta eremu berria irekita dago dagoeneko.
Kanpoko igerilekuko berdegune berria, gaurtik aurrera erabilgarri

Udalak 75.000 euroko inbertsioa egin du hobekuntza horretan. Lanen bidez, kanpoko komunen atzeko eremua belargunera atxiki da, eta 250 metro karratu inguru irabazi dira. 

Komunak lehengo lekuan mantendu dituzte, baina kantina kendu egin dute. Azken urteotan kantina zerbitzuaren lizitazioa behin baino gehiagotan hutsik geratu denez, espazio hori eta atzekoa erabilera handiagoa izango duen berdegune bihurtzea erabaki du udalak. Aurrera begira, igerilekuko berdegunea handitzeko beste aukera batzuk ere aztertzen ari da udala.

Irailaren 27ra arte, egunero egongo da zabalik kanpoko igerilekua, 11:00etatik 20:00etara bitartean.