Machine translation

Kirol ikastaroetako behin betiko zerrendak argitaratu ditu udalak

2026/09/24
Behin-behineko zerrendak argitaratu eta erreklamazioak eta aldaketak egiteko epea amaitu ostean, kirol ikastaroetako behin betiko zerrenden berri eman du udalak. Udalaren webgunean eta igerilekuan egongo dira ikusgai.
Kirol ikastaroetako behin betiko zerrendak argitaratu ditu udalak

Ikastaroetan onartutako pertsonak eta itxaron zerrendan daudenak jaso dira zerrendan. Itxaron zerrendan dauden pertsonek plaza librea duen beste ikastaro batera aldatzeko aukera izango dute.

Bestalde, epez kanpo jasotako eskaerak irailaren 25etik aurrera kudeatuko dira. Haurren igeriketa ikastaroen kasuan, ordea, epez kanpo jasotako eskaerak dagoeneko kudeatu dira.

Udalak gogorarazi nahi du erabiltzaileek beren kabuz egiaztatu beharko dituztela behin betiko zerrendak, ez baita banakako jakinarazpenik bidaliko.

KONTSULTATU ZERRENDA