Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Kirola

Kirol ikastaroetan onartuen zerrendak argitaratu ditu udalak

2025/09/19
Izen-emate epean jasotako eskaerekin osatu dira zerrendak. Ia ikastaro guztiak jarriko dira martxan, baina badaude oraingoz atera ez direnak ere, gutxieneko izen ematerik ez delako egon. Hala ere, behin zerrendak argitaratuta, datozen egunetan aldaketak kudeatuko ditu udalak: aurrena, itxaron zerrendetan geratu direnen eskaerak; ondoren, epez kanpoko izen emateak eta bigarren ikastaro batean izena emateko eskaerak. Beraz, gerta daiteke ikastaroren bat gehiago ateratzea.
Kirol ikastaroetan onartuen zerrendak argitaratu ditu udalak

Zerrenden inguruko edozein zalantza izanez gero, harrerako igerilekura jo behar dute erabiltzaileek. 

Horrez gain, ikastaro batzuetako izen-emate kopurua eta espazioen erabilgarritasuna aztertuta, talde berri batzuk eskainiko dira. Talde hauetan izena emateko igerilekuko harrerara joan beharko da. Hauek dira talde berriak:

  • Total training: AR/OG: 07:00 AL/AZ: 17:00
  • Igeriketa teknifikazioa: AR/OG: 15:30
  • Igeriketa hastapena: AL/AZ 15:30

Haurren igeriketako ikastaroen kasuan ere, itxaron zerrendetan geratu diren haurrei talde berriren bat proposatzeko lanketa egingo da.

Ikasturteko ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira; haurren igeriketakoak, berriz, urriaren 6an. Ikastaroen egutegia udalaren webgunean dago ikusgai.

IKUSI ZERRENDAK