Machine translation

Kirol Sarietarako hautagaien zerrendak osatuta, botoak emateko txanda orain

2026/11/26
Internet bidez edo kiroldegian eta igerilekuan dauden boto kutxen bidez eman ahal izango dira botoak. Abenduaren 17an izango da sari banaketa.
Kirol Sarietarako hautagaien zerrendak osatuta, botoak emateko txanda orain

Kirol taldeek eta herritarrek aurkeztutako proposamenak jaso eta aztertu ondoren, udalak prest ditu Urteko Kirolari sarietarako hautagaien zerrendak. Era berean, botoa emateko epea ireki du.

Boto ontzi bana dago kiroldegian eta igerilekuan, eta Internet bidez ere eman ahal izango da botoa, galdetegi hau betez. Abenduaren 6ra (igandea) arteko epea egongo da botoa emateko. Honako hauek dira aurtengo hautagaiak eta herritarrek edo kirol taldeek eman dituzten arrazoiak:

URTEKO KIROLARIA (GIZONEZKOA)

  • JOKIN ARTETXE (eskupilota): Sopela, Munitibar eta Hernaniko txapelketetan eta Gipuzkoako 1.mailan, txapeldun.
  • LAGUN-ONAK FT JUBENIL TALDEA (futbola): aurreko denboraldian, ohorezko jubenil mailara igotzea lortu zuelako.
  • EÑAUT URDANPILLETA (mendi lasterketa): Domusa Teknik mendi lasterketan, 13.postua lortu zuen.
  • MIKEL NIEVES (Skate): skate modalitatean, eskola kiroleko (Infantil kategoria) txapeldun bere mailan.
  • TELMO GARAIZAR (paleta larruz): adinez gazte izan arren. palako herriartekoan erakutsi duen mailagatik eta denboraldian zehar zenbait txapelketa pribatutan lortutako txapelengatik.
  • JAKES ZUBIZARRETA (txirrindularitza): 1. postua Altsasuko 38. Trofeo C.C Burunda TXEn, eta XLIII. Trofeo Villa de los Arcosen. 2. postua Baranbio Arabako Itzuliko 1. etapan. 3. postua Respaldiza XLVI. San Prudentzio Sari Nagusian. Aurreko postuak beste hainbat lasterketatan.
  • JULEN EIZAGIRRE (igeriketa): Espainiako txapelketan, Infantil mailan, 50 libreetan brontzezko domina. 50 metroko igerilekuan, Euskadiko 14 urtekoen marka onena 50, 100 eta 200 metroko libre probetan.

URTEKO KIROLARIA (EMAKUMEZKOA)

  • EIDER BEREZIARTUA (triatloia): triatloian, beste behin ere, denboraldi bikaina egin du. Euskal Herriko nahiz Euskal Herritik kanpoko probetan parte hartu du, eta baita hainbat domina lortu ere. Hori guztia zortzi orduan lan egin ondoren entrenatu eta prestatu ostean.
  • NAROA ARAMBARRI (MTB): MTB Enduro-modalitatean txapeldun Sustrails txapelketan (Euskal Herriko Kopa).
  • MARIA ARAMBERRI (automobilismoa): 2017tik aurrera, hainbat rally eta rallysprintetan lehiatu da kopilotu gisa. Pilotu gisa, lehen aldiz Urrakiko igoeran parte hartu zuen, kopiloturik gabe. Emakumeak Automobilismoan taldeko kide eta bultzatzailea da. 2026an, Euskal Herriko mendi igoeretan parte hartu du BMW 328i (E36) autoarekin.
  • MIREN BASTIDA (mendi lasterketa): 32. Karakateko Igoeran (Elgoibar) debutatu eta lehen postua lortu du. Batala Mendi lasterketako (Lazkao) lehen edizioko distantzia luzeko proban garaipena lortu du.

URTEKO BOLUNTARIOA

  • IGOR MANTZIZIDOR (Iraurgi SB): urte luzez Iraurgik antolatutako ekitaldiak aurrera eramateko beharrezko gidaria izan da. Iraurgi saskibaloiko zuzendaritzako kide eta Iraurgiren ekitaldietako arduraduna da. Igor da klubak antolatzen dituen eta herrian presentzia duten Garagargo Azokaren eta ISB Udako topaketek aurrera jarraitzearen errudun nagusia. Horretaz gain, Iraurgiren lehen taldeen partidetako antolaketa lanetan ere presente dihardu beti. Iraurgin ez ezik, herriko beste eragile batzuekin ere lan egiten du, beren ekitaldiak antolatzen eta garatzen asko lagunduz. Beti ere, bueltan ezer eskatu gabe.
  • RAFAEL ZUBELDIA (Izarraitz IE): gaztetan Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria izan zen. Gero, entrenatzailea. Master kategoriaren sortzailetako bat da, eta gaur egun masterretako igerilari eta juntakide. Izarraitz Igeri Elkarteari lotuta darama bizi osoa.
  • ELI LASA (Lagun Onak FT): urte askoan, Lagun Onak Futbol Taldean egindako lanarengatik; merchandisingen, zuzendaritzan eta eskatutako beste edozein ekintzatan.
  • GURUTZ ALDALUR (Lagun Onak TXE): zuzendaritzako kidea eta proben arduraduna da. Azpeitiko txirrindularitzari, boluntario gisa, zorroztasunez eta eraginkortasunez eskaini dizkion urte guztiengatik. 

2026ko Urteko Kirolaria sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 17an izango da, ostegunez, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.