Machine translation

Kirola eta historia uztartuko dituen lasterketa

2026/02/10
Otsailaren 22an 100 urte beteko dira Urolako Trena inauguratu zutenetik. Urteurren seinalatu horretan egingo da, lehen aldiz, Urolako Trena lasterketa.
Kirola eta historia uztartuko dituen lasterketa

Kirola eta historia uztartuko dituen proba izango da, Urolako Trenak egiten zuen bidetik barrera.  Aurten, Zumarragan hasi eta Azpeitian amaituko da, 21 kilometroko bidea osatuz. Datozen urteetan, lasterketa maratoi bihurtu nahi da, Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta elkartzeko.

Gaur egin dute probaren aurkezpena, Burdinbidearen Euskal Museoan. Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearekin batera, han izan dira Asier Auzmendi probaren antolatzailea, Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburua, Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua, Jon Luki Urretxuko alkatea, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea eta Juanjo Olaizola Trenbidearen Euskal Museoko zuzendaria.