- Energia
- Ingurumena
Klima eta Energia plana diseinatzeko galdetegia betetzera animatu ditu herritarrak udalak
2025/11/10Azpeitiko Udala Klima eta Energia Plana egiten ari da, Trantsizio Energetikoari buruzko 1/2024 Legean ezarritakoarekin bat eginez. Plan estrategiko horrek udalerriko jarduera ildoak zehaztuko ditu, emisioak murrizteko energia eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarrien erabilera sustatzeko eta klima aldaketara egokitzeko.
Planak herritarren lehentasunak eta kezkak jaso ditzan, Azpeitiko Udalak online galdetegi bat sortu du, herritar guztiei zuzendua. Inkestaren bidez, mugikortasun jasangarriari, energia kontsumoari, berdeguneei, hondakinen kudeaketari eta beste zenbait gairi buruz herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du. Inkesta azaroaren 23a arte egongo da eskuragarri esteka honetan.
Udalak parte hartzera eta beren ideiak partekatzera animatu nahi ditu herritar guztiak, udalerri jasangarriagoa, erresilienteagoa eta etorkizunarekin konprometituagoa eraikitzeko.
