Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ingurumena
  • Energia

Klima eta Energia Planari buruzko saio irekia egingo dute asteartean

2025/12/05
Azpeitiko Klima eta Energia Plana osatzeko lanean ari da udala, eta Izadi 21 ingurumen-aholkularitza enpresaren laguntzarekin,  plan horri buruzko informazio saio irekia antolatu du. Asteartean (abenduak 9) izango da, 18:30ean, Basazabal jauregian.
Klima eta Energia Planari buruzko saio irekia egingo dute asteartean

Batzarrean, azken hilabeteetan egindako lanaren berri emango dute Joanes Amenabar Ingurumen batzordeburuak eta Izadi 21eko kideek. Azaroan, galdetegi baten bidez, herritarrek mugikortasun jasangarriari, energia kontsumoari, berdeguneei, hondakinen kudeaketari eta beste zenbait gairi buruz duten iritzia jaso zen. Galdetegi horren emaitzak ere azalduko dituzte batzarrean. 

Hala ere, saioa ez da informazioa ematera mugatuko, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea izango baita helburuetako bat. Besteak beste, 2026 eta 2027 urteetan udalak zer ekintzari lehentasuna ematea nahiko luketen herritarrek eta gaiaren bueltan mahai edo organo iraunkor batean parte hartzeko interesik izango luketen jakin nahi du udalak.