Machine translation

Komunikazioa eta autoezagutza lantzeko aukera,  hamar orduko ikastaro baten bidez

2026/01/29
Otsailean eta martxoan, lau saiotan banatuta, komunikazioa eta autoezagutza lantzeko bizipen-ikastaroa eskainiko da Azpeitian, Ainhoa Urretagoienak gidatuta. Hamar orduko ikastaroa izango da, euskaraz, eta Basazabal jauregian egingo da.
Komunikazioa eta autoezagutza lantzeko aukera,  hamar orduko ikastaro baten bidez

Ikastaroak norbere buruarekin eta ingurukoekin harremana hobetzeko tresnak eskaintzea du helburu, baita jendaurrean hitz egitean segurtasun handiagoa lortzen laguntzea ere. Autoezagutza hiru dimentsiotatik landuko da: lengoaia, emozioak eta gorputza, elkarrizketetan autokontrola eta koherentzia areagotzeko asmoz. 

Konfiantzazko espazio batean egingo dira saioak. Zenbait dinamika eta hausnarketaren bidez, komunikazioa zailtzen duten oztopoak identifikatu eta ongizate emozionala sustatzeko ikuspegi berriak landuko dira.

Ikastaroaren helburuen artean, honako hauek daude: norberaren gaitasunak eta komunikazio estiloa ezagutzea, aldarte emozionala eta gorputz adierazpena prestatzeko tresnak eskuratzea, elkarrizketa eraginkorrak emateko gidoiak lantzea, eta taldeko gainerako kideen esperientzietatik ikastea, entzute aktiboa indartuz.

Metodologia parte-hartzailea izango du ikastaroak, praktikatik ikasteko eta ikasitakoa egunerokora transferitzeko. 

  • Datak: Otsailak 25, martxoak 4, martxoak 18 eta martxoak 25
  • Ordutegia: 17:30–20:00
  • Hizkuntza: Euskara
  • Lekua: Basazabal jauregia
  • Irakaslea: Ainhoa Urretagoiena
  • Prezioa: 15 € (Azpeitian erroldatuek) / 20 € (Azpeititik kanpokoek)
  • Plazak: Mugatuak. Lehentasuna Azpeitian erroldatuta daudenek izango dute. Plaza kopurua baino izen-emate gehiago badaude, zozketa egingo da.
  • Izen-ematea: Otsailaren 13ra arte
  • Izena emateko lotura