Machine translation

Landa lursailen mugaketaren inguruko zalantzak argitzeko, aurrez aurreko arreta emango zaie lurjabeei

2026/10/14
Urriaren 22an eta azaroaren 3an izango dira banakako bilerak; parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea.
Landa lursailen mugaketaren inguruko zalantzak argitzeko, aurrez aurreko arreta emango zaie lurjabeei

Irailaren 24an egin zuen udalak 15. eta 18. poligonoetako landa lursailen jabeekin bilera, mugaketaren eta digitalizazioaren nondik norakoak azaltzeko. Aurten, berrikuntza gisa, arreta pertsonalizatua ere emango dute Geogramako teknikariek, herritarrek prozeduraren inguruko zalantzak argitu eta jaso duten liburuxka nola bete eta entregatu behar duten jakin dezaten.

Urriaren 6an izan zen lehen arreta saioa, eta datozen asteetan egingo dira hurrengo biak: urriaren 22an, 13:30etik 18:30era, eta azaroaren 3an, 09:00etatik 14:00etara. Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) izango dira saioak, hau da, udaletxeko lehen solairuan, eta parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea. Horretarako, 615 016 214 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek. 

Arreta jasotzeko, ezinbestekoa izango da lurjabe bakoitzari dagokion dokumentazioa eramatea. Horrela, zalantzak argitzeaz gain, dokumentazioa behar bezala betetzeko eta entregatzeko jarraibideak jasoko dituzte.

Udalak gogorarazi nahi du liburuxka beteta eta sinatuta entregatzeko azken eguna 2026ko azaroaren 8a izango dela. Horregatik, 15. eta 18. poligonoetako lursailen jabeei dei egiten die prozesuan parte hartzera, haien lankidetza funtsezkoa baita mugaketa lanak behar bezala gauzatzeko.