Machine translation

Landaredia arintzeko lanak, Urola ibaian

2026/04/01
Gaur goizean, Txukun Lorazaintza enpresako langileak Urola ibaia garbitzen aritu dira Azpeitian; zehazki, Azoka Plazaren goiko eta beheko aldeetako landaredia arindu dute, ibaia txukun mantentzeko eta uholde arriskuak murrizteko.
Landaredia arintzeko lanak, Urola ibaian

Gaur Urola ibaian bezala, duela hilabete inguru Urrestillan ere egin zituzten garbiketa lanak Txukun enpresakoek, Ibai Eder ibaian nahiz Aratz errekan. 

Iazko urte amaieran Urola ibaiari buruz egindako solasaldian adituek adierazi zuten bezala, eta udalak urte hasieran aurkeztutako uholdeei aurre egiteko larrialdi planean jasotzen den bezala, ibaietan landaredia egotea, berez, ona da, biodibertsitatea sustatzen duelako eta ekosistemaren orekan laguntzen duelako. 

Hala ere, tarteka landarediaren arintze lanak egitea ezinbestekoa da, bereziki zubi inguruetan, bestela materiala pilatzeko eta ura pasatu ezinda geratzeko arriskua sor bailiteke. Horregatik, udalak ibaiko landarediaren jarraipena egiten jarraituko du, aldiro-aldiro era honetako arintze lanak eginez.