Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Kirola

Lau bikote ariko dira lehian Azpeitiko Erremonte Txapelketan

2025/11/27
Igandean (azaroak 30) hasiko da txapelketa, finalaurrekoekin, eta irabazleek hurrengo igandean (abenduak 7) jokatuko dute finala. Izarraitz pilotalekuan izango dira partidak, 12:00etan hasita. Sarrera doan izango da.
Lau bikote ariko dira lehian Azpeitiko Erremonte Txapelketan

Atzo egin zuten txapelketaren aurkezpena udaletxean. Han izan ziren Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua, Xabier Gonzalez Oriamendi 2010eko gerentea, Carlos Larrañaga Epi kristaldegiko ordezkaria eta txapelketan parte hartuko dute zortzi pilotarietatik bost.

Aiestaran VII.a-Juanenea eta Goikoetxea V.a-Larrañaga bikoteek jokatuko dute lehen finalaurrekoa; eta Ansa II.a-Eskudero eta Ezkurra II.a-Aiestaran VI.a bikoteek bigarrena. Finalaurrekoetako bi irabazleak sailkatuko dira abenduaren 7ko finalera. Beste partida "berezi" bat ere iragarri dute Oriamendikoek egun horretarako.

Erremonte partidak igande eguerdian jokatzea ez da ohikoa izan Azpeitian. Ordutegi berri horrekin, jendea pilotalekura erakartzea dute helburu; sarrera ordaindu beharrik ere ez da izango aurtengoan.