Machine translation

Lau emanaldirekin dator Azpeitia Dantzan programa

2026/06/22
Dantzak protagonismo berezia izango du datozen asteetan Azpeitian, Azpeitia Dantzan programaren barruan antolatutako lau emanaldiei esker. Larunbat honetan bertan izango da aurrenekoa.
Lau emanaldirekin dator Azpeitia Dantzan programa

Luis Beltza dantza eskolak eta Juan Antxieta musika eskolak irekiko dute aurtengo Azpeitia Dantzan programa. Larunbat honetan, ekainak 27, larunbata, 19:00etan hasiko dute emanaldia, Soreasu antzokian.

Hurrengo asteburuan, berriz, aretoko dantzek hartuko dute protagonismoa. Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako ikasleen emanaldia uztailaren 5ean izango da, igandez, 19:00etan, Soreasun.

Uztailaren 11n, larunbata, berriz, kalera aterako da Azpeitia Dantzan, Sahatsa dantza taldearen bidez. 19:30ean hasita, kalejira egingo dute, eta 20:00etatik aurrera, plazan arituko dira dantzan.

Itsasi dantza taldeak emango dio amaiera aurtengo Azpeitia Dantzan programari. Uztailaren 19an, igandea, 19.00etan hasita, Oinatzak lana aurkeztu du Soreasun.

Sarrerak, dagoeneko eskuragarri

Emanaldi guztiak doakoak izango dira. Hala ere, Soreasu antzokiko saioetarako sarrerak aurrez hartzea komeni da, aretoaren edukiera mugatua delako. www.kulturaz.eus atarian daude sarrerak.