Machine translation

Lehen parte-hartzean,  Azpeitia Mugiment Pausu Erronkako txapeldun

2026/06/19
Maiatzean egin da erronka. Jarduera fisikoa sustatzea da egitasmoaren helburua.
Lehen parte-hartzean,  Azpeitia Mugiment Pausu Erronkako txapeldun

Bigarren aldiz egin dute Mugiment Pauso Erronka, eta lehen aldiz parte hartu du Azpeitiak. Estreinako parte-hartzean, txapeldun izan da, eta atzo jaso zituzten sariak partaideek. 

Mugiment Pausu Erronkaren xedea herritarrek egunero ahalik eta pauso gehien ematea da, osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura sustatzeko. Kirol orientazio zerbitzua duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerriek parte hartzen dute. Udalerri bakoitzaren emaitza parte-hartzaileen batez besteko jardueraren arabera neurtzen da.

Atzoko sari banaketak kontatu zutenez, erronkaren aitzakian Donejakue bidea prestatu duenik ere izan da, egunero 28 kilometroko batez bestekoa egin duenik ere egon baita. Azpeitiak 34 parte-hartzaile aktibo izan ditu, eta batez beste 242.032 pauso egin dituzte.