- Azpiegiturak
Lurpeko pasabidea, behin-behinean zabalik oinezkoentzat
2025/10/06Aurrera jarraitzen dute Euskal Herria auzoko bidegorria Azpeititik Azkoitira doan bidegorriarekin lotzeko lanek. Lan horiek egin ahal izateko, azken asteotan itxita egon da Garmendi eta Euskal Herria auzoen arteko lurpeko pasabidea, baina berriz ere zabalik dago oinezkoentzat, behin-behinean.

Bizikletaren erabilera bultzatzeko asmoz, irailaren erdialdera hasi zituen obrak udalak, bi hilabetean amaitzeko aurreikuspenarekin. 200 metro inguruko bidegorri zatia egingo dute. Guztiz amaitu aurretik, aurrerago, beste pare bat egunez egongo da itxita lurpeko pasabidea.