- Kultura
Magiaz betetako bi egun
2025/09/10
Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena Iago Azkue Iagomagok eta Julen Revuelta Julen Magoak, Leire Sarasua Kultura zinegotziak eta Nerea Arakistain Kulturaz kooperatibako kideak.
Besteak beste, gertuko magia gala, hitzaldia, kaleko magia lehiaketa eta gala nagusia daude aurtengo egitarauan. Euskal Herriko magoak eta kanpotik etorritako gonbidatuak izango dira Azpeitian.
Aurten, IX. edizioa izango du Txisteratik jaialdiak. Berrikuntzetako bat da Txisteratik elkartea ere sortu dutela. Eneko Gutierrezek, Iagomagok, Julen magoak eta Maria Arandiak osatzen dute, eta elkarte horren egiteko nagusia Txisteratik jaialdia antolatzea izango da. Horrez gain, inguruko magoen komunitatea indartzeko, gazteei magiarekiko interesa pizteko eta etorkizuneko magoak hezteko ahalegina egingo du.
EGITARAUA
Urriak 3
- Gertuko magia gala, Dinamoa sormen gunean, 18:00etan. Eneko Gutierrez, Oier Jurado eta Paco Agrado.
- Paco Agradoren hitzaldia, Dinamoa sormen gunean, 20:30ean.
Urriak 4
- Gertuko magia, Azpeitiko kale eta tabernetan. 12:30ean.
- Gala nagusia, Soreasu Antzokian, 19:00etan. Joshua Kenneth, Enzzo, Julen magoa eta Tor eta Txoborro magoa.
Kulturazen webgunean eta Sanagustin kulturgunean eros daitezke sarrerak.