Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketara
2026/05/05
Udazkeneko kultur eskaintzaren barruan, zalantzarik gabe, Euskal Antzerki Topaketek toki nabarmena izaten dute Azpeitian. Azpeitiko Udala, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin, dagoeneko hasitako dago 44. edizioa prestatzen. Duela aste batzuk amaitu zen topaketetan parte hartu nahi duten antzezlanak aurkezteko epea. Orain, berriz, kartel lehiaketaren txanda izango da.
Irabazten duen lanak iragarriko ditu aurtengo Euskal Antzerki Topaketak; horrez gain, 900 euroko saria izango du. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute.
Maiatzaren 29ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko. Aurreko urteetan ez bezala, formatu digitalean bidali beharko dira, helbide honen bidez. JPG, TIFF eta PDF formatuak onartuko dira, 72 dpi-tan (RGB) eta 300dpi-tan (CMYK), azken hori 5 mm-ko koskarekin. 450mm x 680mm-koa izan behar du kartelak.
Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa egingo da
Epaimahaia hiru adituk osatuko dute, eta honako irizpideak izango dituzte kontuan kartela baloratzeko: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna, eta erreproduzitzeko nahiz editatzeko erraztasuna. Lehiaketara aurkezten diren lanekin (gehienez hogeirekin) erakusketa egingo da.
