Mugiment Pauso Erronkan parte hartuko du Azpeitiak
2026/04/16
Herritarrek egunero ahalik eta pauso gehien ematea da helburua, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko. 14 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu dezakete. Horretarako, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea.
Hain zuzen ere, erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hil bukaeran hainbat sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Nola parte hartu? Azalpen bideoa
- App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
- App-ean izena eman.
- Talde batera batu: Hasierako orrian "Mugiment Pausu Erronka" >Taldeak> zure udalerria aukeratu.
- Pausoak erregistratu: zure eguneroko pausoak automatikoki kontatuko dira.
Aplikazioa instalatzeko zailtasunak dituztenei Azpeitiko kirol orientazio zerbitzuan lagunduko zaie. Igerilekuan dago zerbitzu hori, eta harremanetan jartzeko, 688 84 51 19 telefono zenbakira deitu edo koz@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da. Izen ematea irekita dago.
Sariak eta sailkapenak
- Banakako sariak: 75 euroko opari txartelak pauso gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).
- Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausoak/taldeko partaide kopurua. Pauso gehien eman dituzten udalerri horretako bost pertsonei eta beste bost sari udalerriko taldekideen artean zozketa eginda.
- Parte hartzaile gehien dituen udalerriari saria: 30 euroko bost opari txartel taldeko parte-hartzaileen artean zozketatzeko.
