- Kultura
Musika Hamabostaldia Azpeitira iritsiko da bihar
2025/08/08Matthieu de Miguel organo jotzaileak eta Louna Hienly Carbonel biolin jotzaileak kontzertua eskainiko dute, 20:00etan hasita, Loiolako Santutegian. Sarrera doakoa izango da.

Martxan da 86. Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloa, eta aurten ere Azpeitian izango da kontzertuetako bat. Matthieu de Miguelek eta Louna Carbonellek Bach, Kreisler, Guilmant, Widor, Gandrille eta beste hainbat artistaren lanak interpretatuko dituzte.