Machine translation

Musika Hamabostaldia Azpeitira iritsiko da bihar

2026/08/07
Saskia Roures ariko da organoan eta Francisco Gil adar ingelesarekin. 20:00etan hasiko da kontzertua, Loiolako Santutegian. Sarrera doakoa izango da.
Musika Hamabostaldia Azpeitira iritsiko da bihar

Martxan da 87. Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloa, eta aurten ere Azpeitian izango da kontzertuetako bat. Sibelius, Andrée, Breilh-Decruck, Smith-Price, Sowerby eta abarren lanak interpretatuko dituzte bi musikariek.