Machine translation

Nekazaritzako ibilgailuei ikuskapenak egiteko aukera izango da maiatzaren 18an

2026/04/24
Goizez egingo dituzte azterketa teknikoak, 09:00etatik aurrera. Goenako aparkalekuan jarriko dute unitate mugikorra.
Nekazaritzako ibilgailuei ikuskapenak egiteko aukera izango da maiatzaren 18an

Urtero bezala, nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egitera etorriko dira aurten ere Azpeitira. Traktore eta bestelakoei azterketa pasatu behar dietenek ez dute txanda hartu beharrik, nahikoa da maiatzaren 18an Goenako aparkalekura joatea (Oñatzbidea). 

Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra etorriko dira Azpeitira.