- Haur eta gazteak
Nerabeentzako eta gurasoentzako saioak, Treba programaren barruan
2025/09/26
Urriaren 3an (ostirala) izango da Treba Nerabeak programako hurrengo eskaintza Azpeitian, 17:00etan, Basazabal jauregian. Begirada kritikoa eta diskurtso ukatzaileak: oinarrizko ikastaroa izenburua edukiko du, eta Maria Alaez (Intered) arduratuko da saioa gidatzeaz.
Honako helburu hauek jarri dituzte: lehen mailako emozioak eta horien funtzioak identifikatzea; beldurraren eta gorroto diskurtsoen arteko lotura egitea, batez ere gizarte tentsioko uneetan; gorroto diskurtsoen azterketa kontzeptuala eta bizipenezkoa egitea; eta gazteen eguneroko bizitzan gorroto diskurtsoak, horien eragina eta horiei aurre egiteko erantzukizun indibiduala eta kolektiboa identifikatzea.
Bigarren saioa urriaren 10ean izango da, 17:00etan, Basazabalen, eta gaian sakontzeko aukera izango dute partaideek, scape box jokoaren bidez. Bi saioetarako izena eman behar da, lotura honetan. 12-16 urte arteko nerabeek har dezakete parte.
Anai-arreben arteko liskarrak
Gurasoentzako eskaintzarik dagokionez, anai-arreben arteko gatazkak izango dituzte hizpide, urriaren 23an (osteguna), 18:00etatik aurrera, Basazabalen. Mireia Centeno ariko da hizlari.
Besteak beste, eduki eta gaitasun hauek landuko dituzte: zergatik sortzen dira gatazkak; nola lagundu seme-alabei anai-arreben arteko gatazkak daudenean; ekidin daitezkeen gatazkak; gurasoentzat lagungarriak izan daitezkeen baliabideak; nola zaindu seme-alaba bakoitzaren tokia.
