Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

“Nik, Azpeitian, euskaraz bizi nahi dut”

2025/12/03
“Nik, Azpeitian, euskaraz bizi nahi dut”

Euskararen Eguna da gaur, eta Azpeitiko Udal Euskaltegiko ikasleek bideo bat egin dute. Hainbat jatorri eta adinetako pertsonak ageri dira ikus-entzunezkoan, eta euskara ikastera zerk bultzatu dituen kontatzen dute, ideia bat nabarmenduz: “Nik Azpeitian euskaraz bizi nahi dut”.

Aurtengo ikasturtean, helduen mailan, 229 ikasle ari dira euskara ikasten Azpeitiko Udal Euskaltegian. Etorkizun programaren bidez, berriz, 99 ume ari dira euskara ikasten.