Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Kirola

Nor aukeratuko zenuke Urteko Kirolari?

2025/11/28
Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin, Kirol Sariak banatuko ditu abenduan, eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Abenduaren 8ra arteko epea izango dute herritarrek beren proposamenak egiteko.
Nor aukeratuko zenuke Urteko Kirolari?

Hiru sari banatuko dira: Urteko Kirolaria saria gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan eta Urteko Boluntarioa saria (norbanakoa edo taldea izan daiteke). Proposamenak egiteko, galdetegi hau bete behar da.

Jasotako hautagaiekin zerrenda bat osatuko du udalak, eta, horren ostean, botoa emateko epea zabalduko du: abenduaren 10etik 15era. Bi bide izango dituzte herritarrek botoa emateko: igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren postontzien bidez edo udalaren webgunean jarriko den galdetegia beteta.

Sari banaketa, abenduaren 19an

Iaz bezala, aurten ere ostiral arratsaldez egingo da sari banaketa: abenduaren 19an, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

2000. urtean hasi zen Azpeitiko Udala Kirol Sariak ematen, eta 2020. urtean ez beste guztietan eman ditu (urte horretan, COVIDagatik ez zen egin ekitaldia).