- Euskara
‘Nork esan zuen euskara ikastea zaila dela?’
2025/10/08Euskara Mahaiaren ekimenez, zortzi esketx prestatu dituzte, azpeitiarren hizkuntza portaeren gainean hausnartzeko eta aldaketa eragiten saiatzeko. Udaberrian argitaratu ziren lehen laurak, eta gaurtik hasita urriko gainerako asteazkenetan hurrengo laurak.

Eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak dituzte ardatz bideoek. Gaur argitaratutakoak, adibidez, erdal jatorria duten hitzen erabilera handia du ardatz. Hain zuzen ere, Euskara Mahaiak duen helburuetako bat da azpeitiarren hizkuntza kontzientzian eragitea. Herriko zenbait eragile eta norbanakok parte hartzen dute mahai horretan.
Esketxetan, Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aritu dira zuzendari, eta Mireia Galarza, Ekain Ibarguren, Alejandra Zabaleta, Gurutze Eizmendi, Iñigo Agirre eta June Urain aktore, herriko zenbait gaztetxorekin batera. Teknikaz, berriz, Kulturaz kooperatiba arduratu da.