- Ongizatea
- Haur eta gazteak
Ongi-etorria, uda pasatzera etorri diren haur sahararrei
2025/07/26
Darahli elkarteak sustatutako Oporrak Bakean programari esker, uda eskualdeko harrera familietan edo Larrabetzuko Bakeleku udalekuan pasatzeko aukera izango dute errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren 30 haur sahararrek.
Gaur, Azpeitian elkartu dira guztiak, eta jolasak, bazkaria eta apar festa izango dituzte. Aurrez, ongi-etorria egin diete Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak eta Darahli elkarteko ordezkariek.
“Iritsi da Oporrak Bakean, baina badakigu ez dela benetako bakea, bakea beren herrira itzultzeko eskubidea baita, bakea okupazioarekin amaitzea baita, adierazi dute Darahliko kideek.
Asteburu osoa pasatuko dute umeek eskualdeko familietan, eta bihar Azkoitian izango dituzte jarduerak.