Machine translation

Open Series egutegiko zesta-punta jaialdi profesionalak jokatuko dituzte San Inazio bigarrenean

2026/07/27
Abuztuaren 1ean, larunbata, 19:00etan, zesta puntako jaialdi profesionala jokatuko dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Iazko saninazioetan eta aurtengo San Sebastian egunean jokatutako jaialdien ondoren, hirugarren aldiz izango da Eraman! Jai Alai enpresak antolatutako jaialdi profesional bat Azpeitian.
Open Series egutegiko zesta-punta jaialdi profesionalak jokatuko dituzte San Inazio bigarrenean

Open Series egutegiaren barruko bi partida izango dira ikusgai: gizonezkoena eta emakumezkoena. Gizonezkoen neurketan, azken asteotan txapelak irabazi dituzten bi bikote izango dira aurrez aurre. Bikote bat Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain-ek osatuko dute; bestea, Ekaitz Mendizabal Goixerri-k eta Unai Lekerikak.

Emakumezkoen neurketan ere maila handiko lau pilotari ariko dira: Elaia-Arai bikotea Erika-Frida bikoaten aurka. Elaia Gojenolak azken asteotan Mutrikuko eta Markina-Xemeingo txapelketak irabazi ditu, azken hori Arai Lejardirekin bikotean. Aurrean izango dituzte, ordea, Euskotren Winter Serieseko egungo txapeldunak diren Erika Mugartegi eta Frida Watkins.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak aurrez eros daitezke www.eramanjaialai.com webgunean, 10 euroan. Egunean bertan ere salgai izango dira Izarraitz pilotalekuko leihatilan.