- Haur eta gazteak
Dantza garaikideko hastapen saioan eta Kirolaz Blain izena emateko aukera, ostiralera arte
2025/12/23Gabonetako ekintzen barruan, badaude nerabeei (LH5, LH6, DBH1, DBH2) zuzendutako bi ekintza berezi: dantza garaikideko hastapen saioa eta Kirolaz Blai eguna. Doakoak dira bata zein bestea, baina antolaketa erraztu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea. Ostirala (abenduak 26) izango da horretarako azken eguna.
Abenduaren 29an (astelehena) izango da dantza garaikideko hastapen saioa, 11:00etatik 13:00etara, Dinamoa sormen gunean. Dantza garaikidea probatu eta estilo horretara gerturatu nahi dutenek aukera paregabea izango dute. Aiala Etxegaraik gidatuko du saioa.
Kirolaz Blai, berriz, abenduaren 30ean (asteartea) izango da, 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Jolas kooperatiboak, kirol jarduerak, txapelketa txikiak eta abar egingo dituzte, Bizik JF elkartekoen laguntzarekin.
