Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Otaegi gogoan, hil zutenetik 50 urtera

2025/09/26
Otaegi gogoan, hil zutenetik 50 urtera

Bihar  (irailak 27) beteko dira 50 urte Angel Otaegi nuarbetarra fusilatu zutenetik. Atzo, haren familiari harrera egin zieten udal ordezkariek. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek adostutako adierazpena irakurri zuen Nagore Alkorta alkateak, eta haren atzetik, Mertxe Urtuzagak, Otaegiren lehengusuak, hartu zuen hitza. Iraia Bereziartuak jotako Al alba abestiarekin amaitu zen ekitaldia.

Harrera instituzionalaren ostean, mahai ingurua izan zen Azoka Plazako aretoan. Javi Bucesek gidatuta, Mertxe Urtuzaga eta Mikel Paredesek (Txiki eta Otaegiren senideak) eta Miguel Castellesek hartu zuten parte. Interes handia piztu zuen ekitaldiak, eta bete egin zen aretoa.

Bucesek idatzitako Askatasun haizea liburua ere aurkeztu zuten ekitaldi horretan.