- Udala
Palestinako bandera jarri du udalak Sanjuandegiko biribilgunean
2025/09/12Elkar-ekinek deituta, gaur, irailak 12, Palestinari elkartasuna adierazteko egingo den elkarretaratzearekin ere bat egin du udalak. 18:30ean izango da.
Israel egiten ari den genozidioa salatzeko eta palestinarrek bizi duten drama humanitarioaren amaiera eskatzeko, Azpeitiko Udalak Palestinako bandera jarri du Sanjuandegi eta Jose Artetxe arteko biribilgunean. Modu iraunkorrean egongo da.
Azpeitian, Sanjuandegiko biribilgunea bihurtu da Palestinari elkartasuna adierazteko gune nagusi. Horregatik aukeratu du udalak leku hori bandera jartzeko. Hain zuzen, gaur ere, Elkar-ekinek deituta, elkarretaratzea izango da, Palestinari elkartasuna adierazteko. Udalak bat egin du deialdiarekin.
Horrez gain, Gazara bidean doan Global Sumud Flotillari ere babesa erakutsi nahi dio udalak.
