Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Palestinaren aldeko lanuztearekin bat eginez, asteazkenean itxita egongo dira udal zerbitzuak 11:00etatik 15:00etara

2025/10/13
Azpeitiko Udal Gobernuak bat egin du sindikatuek urriaren 15erako Palestinaren alde deitu duten lanuztearekin. Ondorioz, 11:00etatik 15:00etara, itxita egongo dira udal zerbitzuak: udaletxea, energia eta etxebizitza bulegoak, Emakumeen Txokoa, liburutegia, igerilekua, kiroldegia… Kiroldegian, arratsaldeko txandan ere egingo dute lanuztea, eta 19:00etatik 22:00etara ere itxita egongo da.
Palestinaren aldeko lanuztearekin bat eginez, asteazkenean itxita egongo dira udal zerbitzuak 11:00etatik 15:00etara