Machine translation

Patinetan ibiltzen ikasi edo teknika hobetu nahi?

2026/02/04
Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haur eta helduentzat. Otsailetik maiatzera bitartean egingo da ikastaroa.
Patinetan ibiltzen ikasi edo teknika hobetu nahi?

Helduentzako bi talde osatuko dira: hasiberrientzat bat eta teknika hobetu nahi dutenentzat bestea. Aurrenengoek 10:00etatik 11:30era izango dute klasea, eta patinetan ondo moldatzen direnek 11:30etik 13:00etara. 

Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH1-LH3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4-LH6 bitartekoentzakoa.

Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Izena igerilekuan eman beharko da (telefonoa: 943 81 41 21). Hamabi saio izango dira guztira, eta 90 eurokoa izango da kuota.

Ikastaroaren datak:

  • Otsailak 28 eta martxoak 1
  • Martxoak 28 eta 29
  • Apirilak 11 eta 12
  • Apirilak 18 eta 19
  • Apirilak 25 eta 26
  • Maiatzak 23 eta 24