- Haur eta gazteak
Pista batzuk, anai-arreben arteko gatazketan nola jokatu jakiteko
2025/10/13Familietan, eguneroko ogi izaten dira anai-arreben arteko tirabirak, bai behintzat haurrak direnean. Gurasoentzat, ordea, ez da beti erraza izaten gatazka horietan nola jokatu asmatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan, Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu? hitzaldia izango da urriaren 23an. Mireia Centenok eskainiko du, 18:00etatik aurrera, Basazabal jauregian. Doakoa izango da, eta izena eman beharrik ere ez da egongo.
Besteak beste, gai hauek landuko dituzte: zergatik sortzen dira gatazkak?; nola lagundu gure seme-alabei anai-arreben arteko gatazkak daudenean?; ekidin daitezkeen gatazkak; guraso bezala lagungarriak izan daitezkeen baliabideak; seme-alaba bakoitzaren tokia nola zaindu.
Informazio gehiago nahi dutenek gazteria@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 157161 telefonora dei dezakete.
