Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

Sanagustin kulturgunean eros daitezke ‘Pizkundea’ ekitaldirako eta autobuserako sarrerak

2025/12/17
Datorren abenduaren 27an egingo dute Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia, Bilbao Arenan. Azpeititik autobusa egongo da ekitaldira joateko.
Sanagustin kulturgunean eros daitezke ‘Pizkundea’ ekitaldirako eta autobuserako sarrerak

Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta 15:30ean abiatuko da autobusa Azpeititik, anbulatorio aurretik. Itzultzeko autobusa ekitaldia bukatu eta berehala izango da. Autobuseko eta ekitaldiko sarrerak Sanagustin kulturgunean daude salgai, hogei euroan (ekitaldirako eta autobuserako sarrera, biak barne).

Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren garaian, ahalik eta euskaltzale gehien batu nahi dira, hiru helburu nagusiren bueltan:

  • Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egin.
  • Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazi: euskara guztion ardura da.
  • Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatu.

Kultur kutsuko ekitaldia izango da, eta musikak eta musikagileek, euskararen soinu-bandak, presentzia nabarmena izango dute.

Informazio gehiago